7 Berce nescatcha berriz, bere andreari jarraiquitzen citzaioen, lurrera erorcen cen soina atchiquiz.
8 Bera aldiz, beguithartea arrosaren gorriduraz estalia çuelaric eta beguiec eztiqui arguitzen çaroetelaric, arima gordea çaducan ilhunic eta beldur handiac josia.
9 Athe guciac beraz aldizca iraganic, guelditu cen erregueren parrean, hura egoten cen toquian bere tronuaren gainean, erregue-soinecoez jauncia, urhez eta harri baliosez arguitzen çuela; eta ikusteco ikaragarri cen.
10 Eta burua alchatu çuenean, eta beguietaco suaz erakutsi çuenean bere barneco hasarredura, erreguina erori cen, eta haren coloreac çurphildurara iraganic, nescatcharen gainera makurtu çuen bere buru iraunguia.
11 Eta Jaincoac eztitasunera itzuli çuen erregueren izpiritua; eta berehala, beldurrac harturic, jauci cen bere tronutic, eta besoetan jasanez, bere baithara itzul çadien arteo, solas hauquiez lausengatzen çuen:
12 Cer duçu, Esther? Çure anaia naiz ni, ez içan beldurric.
13 Etzare hilen; ecen ez da çuretzat eçarria legue hori, bainan berce guciençat.