1 Artacsercses Indietaric Ethiopiarainoco erregue handiac, sei hogoi eta çazpi herrialdeetaco buruçagui eta aitzindari haren manamenduari beguiratzen direnei, dioete agur.
2 Buruçaguien ontasunaz eta hequien ganic içan ohoreaz asco sarthu dira hampurusquerietan.
3 Eta ez-ecic bermatzen dira erregueei beren azpicoac çaphatzera, bainan oraino, ecin egarriz emana çaroeten ospea, hura eman içan diotenen beren contra hedatzen dituzte celatac.
4 Etzaiote asqui onguieguinez esquerric ez bihurcea eta beren baithan guiçatasuneco legueac haustea, bainan oraino uste dute guciac ikusten dituen Jaincoaren erabaquiari itzurico çaizcola.