16 Eta eçagutu dugu seme direla Jainco guciz gora, guciz handi eta bethi bici denaren, ceinaren onguieguinari esquer erresuma gure arbasoei eta guri, emana eta egun arteo iduquia baitzaicu.
17 Hargatic jaquiçue Amanec gure icenean bidali çarozquitzueten gutunac hutsalac direla.
18 Eta tzarqueria horren gatic, celata-eguilea eta bere ahaidego gucia urkabetaric daude dilindan hiri huntaco, erran nahi da Susango atheen aitzinean; ez guc, bainan Jaincoac hari bihurturic merecitu duena.
19 Aldiz, orai igorcen dugun erabaqui hau, hiri gucietan içan bedi oihu eguina, haiçu içan daquiotençat Juduei beren legueei jarraiquitzea.
20 Eta lagunça eguin behar dioçuete, bil ahal detzaztençat adar deitzen den hamabigarren hilabethearen hamahirugarrenean, hequien hilceco eguimbidetan jarri cirenac.
21 Alabainan abalorotaco Jaincoac bozcariotara aldatzen diote atsecabezco eta nigarrezco egun hura.
22 Hargatic çuec ere egun hura berce besta-egunen arteco iducaçue, bozcalencia guciequin bestatuz hura, ondocoec jaquin deçatençat,