4 Etzaiote asqui onguieguinez esquerric ez bihurcea eta beren baithan guiçatasuneco legueac haustea, bainan oraino uste dute guciac ikusten dituen Jaincoaren erabaquiari itzurico çaizcola.
5 Eta hambateco çoroqueriara dira erori, non gueçurrez eta cimarkuz hari baitira eragotzi nahiz hainac ceinec arthatsuqui bethetzen baitituzte emanac içan çaizcoten carguac eta haletan eguiten baitituzte guciac, non merecitzen baitituzte ororen laudorioac.
6 Haletan gaixtaguinec beren amarru tzarrez atzematen dituzte erregueen beharri lainoac, ustez berac beçalacoac direla berceac.
7 Horren froga ere atheratzen da istorio çaharretaric eta egun oroz guerthatzen direnetaric, nola batzuen bururazpen tzarrez gaixtatzen diren erregueen jaidurac.
8 Hargatic dira bideac harceco herrialde gucien baquearençat.
9 Eta baldin batean bat eta bercean bercea manatzen badugu, ez duçue ceren uste içan gure izpirituco arintasunetic heldu dela hori, bainan-bai orduen egoqui eta premien arabera, herriaren onac nahi duen beçala, ekarcen dugula erabaquia.
10 Eta agueriquiago adi deçaçuen derraguna, gutaz onhetsia içan da arrotz bat, Aman, Adamathiren semea, bihotzez eta ethorquiz Macedoniarra, eta Persiarren odolari atzea, eta gure urricalcortasuna bere odolguiroqueriaz nothatzen çuena.