9 Estherrec aurkitu çaroen eta gracia içan çuen haren aitzinean. Eta harec manatu çaroen ebaqui bati laster xuxen ceçan emaztequi aphaindura bat, eta Estherri eman ciotzon behar cituenac, eta çazpi nescatcha guciz ederrac erregueren etchetic, eta aphaint eta artha cetzan hura eta haren ondoco nescatchac.
10 Estherrec etzaroen aguertu nahi içan cein jendaquitaric eta cein herritacoa cen; ceren Mardoqueoc manatu baitzaroen, gauça hortaz niholere ixilic egon cedin.
11 Mardoqueo egun oroz hara-hunaca baçabilan nescatcha hautatuac beguiratzen ciren etche-sarceco aitzinean, Estherren gaineco grinaz, eta cer guerthatuco citzaioen jaquin nahiz.
12 Bada, nescatcha bakotchari lerroan ethorri citzaioeneco erregueren aitzinera aguerceco ordua, emaztequi aphaindurari dihoazquion guciac eguin ondoan, hamabi hilabethe iragaiten ciren, hunela bizquitartean non sei hilabethez mirra-olioz gançutzen baitziren, eta berce seiez cerbitzatzen baitziren asco usain on eta balsamuz.
13 Eta erregueren gana sarceracoan, aphaindurari datchicon edocein gauça galda ceçaten, içaten çuten, eta beren gogara aphainduric iragaiten ciren emaztequien guelatic erreguerenera.
14 Eta arratsean sarthu cena ilkitzen cen goicean, eta handic eramaten çuten berce barne batzuetara, ceinac baitziren erregueren ohaideez artha çuen Susagaci ebaquiaren escupeco; eta haina etzaitequeen guehiago erregueren gana bihur, non etzuen erreguec nahi eta ethor cedin bere icenez manatu.
15 Bada, dembora bethe cenean, ethorri cen eguna non Esther, Mardoqueoren anaia Abihailen alaba, Mardoqueoc bere alabatzat hartu çuena, erregueren gana bere aldian sarthu behar baitzen. Estherrec etzuen galdatu emaztequi edergailuric, bainan Eyeo ebaquiac, nescatchen çainac, aphainceco eman ciozcan berac nahi cituen guciac. Ecic Esther guciz ongui irazquia cen, eta bere ecin sinhetsizco edertasunarequin esquer goçocoa eta maithagarria cen gucien idurira.