1 Horiez gueroztic, Asuero erregueac alchatu çuen Aman Amadathiren semea, ceina Agaguen odolecoa baitzen; eta haren jarlekua eçarri çuen bere azpian cituen aitzindari guciac baino gorago.
2 Eta jaureguico atheetan ciren erregueren cerbitzari guciec belhaunaz lurrerat eguiten eta Aman adoratzen çuten; ecen erreguec hala manatu çuen; Mardoqueoc bakarric etzuen belhaunaz lurra jotzen ez-eta Aman adoratzen.
3 Jaureguico atheac çaincen cituzten erregueren muthilec Mardoqueori erran çaroten: Cergatic berceec beçala ez duçu beguiratzen erregueren manamendua?
4 Eta nola hori ascotan erran baitzaroten eta harec ez baitzuen nahi ençun, jaquinsun eguin çuten Aman, ikustea gatic hean bere hartan gogortuco cen Mardoqueo; hunec ecic erran çaroeten Juduetaric cela.