3 Jaureguico atheac çaincen cituzten erregueren muthilec Mardoqueori erran çaroten: Cergatic berceec beçala ez duçu beguiratzen erregueren manamendua?
4 Eta nola hori ascotan erran baitzaroten eta harec ez baitzuen nahi ençun, jaquinsun eguin çuten Aman, ikustea gatic hean bere hartan gogortuco cen Mardoqueo; hunec ecic erran çaroeten Juduetaric cela.
5 Amanec hori aditu çuenean eta froga eguin ondoan etzaroela Mardoqueoc belhauna lurreratzen eta etzuela adoratzen, sumindu cen gogorqui,
6 Eta ezdeusençat iduqui çuen bere escuac Mardoqueo bakarraren gainean ematea; ecic aditua cen judu jendaquitic cela; eta nahiago içan çuen galdu Asueroren erresuman ciren Juduen jendaqui gucia.
7 Lehembicico hilabethean (ceina deitzen baita nisan), Asueroren erreguetasuneco hamabigarren urthean, Amanen aitzinean uncira arthiquia içan cen hebraraz phur deitzen den çortea, jaquiteco hean cein egunez eta cein hilabethez behar othe cen heriotzetan eçarri Juduen jendaquia; eta atheratu cen hamabigarren hilabethea, adar deitzen dena.
8 Eta Amanec erran çaroen Asuero erregueari: Bada populu bat çure erresumaco herrialde orotan barraiatua, eta bat bercea ganic berecia, legue eta ceremonia berri batzuz cerbitzatzen dena, eta guehiago oraino, çure manamenduez erdeinu duena. Eta arras ongui badaquiçu çure erresumarençat ez dela on hura oçarcerat utz dadien.
9 Baldin çure gogaraco bada, mana çaçu gal dadien, eta çure kutchaçainei emanen diozcatet hamar mila talendu.