9 Baldin çure gogaraco bada, mana çaçu gal dadien, eta çure kutchaçainei emanen diozcatet hamar mila talendu.
10 Erreguec bere erhitic atheratu çuen beraz cerbitzatzen ohi çuen erreztuna, eta eman çaroen Amani, Amadathiren semeari, Agaguen odolecoari, Juduen etsaiari,
11 Eta erran çaroen: Çurea içan bedi aguincen duçun dirua; populuaz eguiçu nahi duçuna.
12 Eta nisan deitzen den lehembicico hilabethean, hilabethe hartaco hamahirugarren egunean, deithuac içan ciren erregueren iscribauac; eta Amanec manatu beçala, Asuero erreguearen icenean iscribatua içan cen erregueren satrapa guciei, herrialdeetaco eta jendaia berecietaco juieei, beren minçaia berecietan, jendaia bakotchac iracur eta ençun ahal içan ceçançat; eta gutunac, erregueren erreztunaz joac,
13 Herrialde gucietara igorriac içan ciren erregueren lastercariequin, hil eta xahu cetzaten Juduac oro, ttipitic çaharrera, haurrac eta emaztequiac, egun bakar batez, erran nahi baita adar deitzen cen hilabethearen hamahirugarrenean, eta jabe citecen hequien ontasunez.
14 Eta hau cen gutunec çakartena, herrialde guciac jaquinsun eguin eta erran den eguneco abian eman citecençat.
15 Igorriac ciren lasterreguileac, higuitzen ciren erregueren manuaren bethetzera. Eta berehala erabaquia Susanen afixatua içan cen, erreguec eta Amanec barazcari handi bat çutelaric, eta hirian ciren Judu guciac nigarren erdian.