6 Athac ilkiric goan cen Mardoqueo gana, ceina xutic baitzagoen hirico plaçan, jaureguico athe aitzinean.
7 Mardoqueoc jaquinsun eguin çuen guerthatu ciren guciez, nola Amanec aguindu çuen dirua erregueren kutchetara ekarcea Juduen heriotzearen ordain.
8 Eman çaroen halaber Susanen afixatua cen erabaquiaren copia bat, erakuts ceçon erreguinari eta erran ceçon goan çadien erregueren gana bere populuarençat othoiztera.
9 Guibelerat itzuliric, Athaquec Estherri ekarri çaroen Mardoqueoc erran cituen gucien berria.
10 Estherrec ihardetsi çaroen eta manatu çuen erran ceçon Mardoqueori:
11 Erregueren cerbitzari guciec eta haren azpico herrialde oroc badaquite, nahiz guiçona, nahiz emaztequia, deithua içan gabe sarthuco dena erregueren salha barnecoan, luçatzeric gabe berehala heriotzetan ematen dela, baldin erreguec urhe-çaharoa hedatzen ez badio barkatiartasuneco eçagutgailutzat, eta haletan bici ahal dadien. Ni beraz nola sarthuco ahal naiz erregueren gana, ez nauenaz gueroz bere gana deithu hogoi eta hamar egun hautan?
12 Mardoqueoc aditu çuenean hori,