2 Eta xutic ikusi çuenean Esther erreguina haren beguien atseguingarri içan cen, eta hedatu çaroen escuan çaducan urhe-cigorra. Hurbilcean Estherrec musu eman çaroen cigorraren mocoari.
3 Eta erreguec erran çaroen: Cer nahi duçu, Esther erreguina? cer da çure galdea? galda bacineça ere erresumaren erdia, emana içan laquiqueçu.
4 Estherrec ihardetsi çuen: Baldin erregueren gogaraco balitz, othoizten çaitut ene gana ethor çaitecen egun, eta Aman çurequin, nic aphaindu barazcarira.
5 Eta erreguec erran çuen ordu berean: Aman deith çaçue berehala, Estherren nahira jauts dadien. Hargatic erregue eta Aman ethorri ciren erreguinac aphaindu barazcarira.
6 Eta erreguec erran çaroen, arno ausarqui edan ondoan: Cer galdatzen duçu eman daquiçun? eta ceren galdea duçu? galda bacineça ere ene erresumaren erdia, ardiets cineçaque.
7 Estherrec ihardetsi çaroen: Ene galdea eta othoitzac hauquiec dira:
8 Baldin gracia aurkitu badut erregueren aitzinean, eta erregueren gogaraco bada niri ematea galdatzen dudana, eta ene galdea bethetzea, erregue eta Aman ethor beitez hequiençat aphaindu dudan barazcarira, eta bihar aguertuco diot erregueri ene nahicaria.