7 Ihardetsi çuen: Erreguec ohoratu nahi duen guiçona,
8 Erregue soinecoz içan behar da jauncia, eta eçarria erregueren azpian ibilcen den çaldi baten gainean, burura harturic erregue-diadema;
9 Erregueren aitzindari eta buruçaguietaric lehembicicoac atchic beça haren çaldia, eta hirico plaça gaindi goanez, oihu eguin eta erran beça: Hunela içanen da ohoratua erreguec ohoratu nahico duena.
10 Eta erreguec erran çaroen: Higui çaite, eta soina eta çaldia harturic, erran duçun beçala eguioçu Mardoqueo Juduari, jaureguico athean jarcen denari. Berautzu erran ditutzun gucietaric deusere ahanztetic.
11 Amanec beraz hartu cituen soina eta çaldia, eta Mardoqueori soina hirico plaçan jaunciric eta hura çaldiaren gainean eçarriric, haren aitzinean bacihoan eta oihu eguiten çuen: Ohore hau du mereci, erreguec ohoratu nahico duenac.
12 Eta Mardoqueo bihurtu cen jaureguico athera; eta Aman lehen-bai-lehen goan cen bere etchera nigarrez eta burua estaliric.
13 Eta erran çarozten Çares bere emazteari eta bere adisquideei guerthatu citzaizcon guciac. Bere bilçarrean cituen çuhurrec eta bere emazteac ihardetsi çaroten: Juduen odoleticacoa bada Mardoqueo, ceinaren aitzinean erorcen hasi baitzare, ecin itchiquico dioçu buru, bainan erorico çare horren aitzinean.