1 Erregue eta Aman sarthu ciren beraz erreguinarequin edatera.
2 Eta bigarren egunean ere, erreguec, arnoac berotu çuen ondoan, erran çaroen erreguinari: Esther, cer galdatzen duçu eman daquiçun? cer nahi duçu eguin dadien? galdatzen bacindu ere ene erresumaren erdia, ardiets cineçaque.
3 Estherrec ihardetsi çaroen: Oi erregue, gracia aurkitu badut çure beguietan, onhets dieçadatzu bicia, ceinarençat, othoitzez bainagoçu, eta ene populua, ceinarençat, errequeitzen baitzaitut.
4 Ecen ni eta ene populua arthiquiac gare lehertuac, sarrasquituac eta galduac içateco. Eta oxala gathibutzat salduac baguindedi! jasanquiçun liçate çorigaitza, eta ixilic niagoque auhenequin; bainan orai etsai bat badugu ceinaren odolguirotasuna erregueren gain bihurcen baita.
5 Eta erregue Asueroc ihardestean erran çuen: Nor da hura, eta cer ahaletacoa da horren eguitera ausartatzeco?
6 Eta Estherrec erran çuen: Gure etsai eta ixterbegui guciz gaixto hura, Aman da. Hori aditzearequin, Aman harritua guelditu cen, ecin jasanez erregueren eta erreguinaren beguitharteac.