Esther 8:8-14 BHNT

8 Iscriba çaçue beraz Juduei çuen gogoco den beçala erregueren icenean, gutunac joz ene erreztunaz. Ecen hau cen ohitza, erregueren icenean igorriricaco gutunei eta haren erreztunaz joac cirenei nihor ez baitzen enferraric eguitera ausartatzen:

9 Eta erregueren gutun-eguileac eta iscribauac deithuric, (bada, hura cen hirugarren hilabethe, siban deitzen cenaren erditsua), hilabethe haren hogoi eta hirugarren egunean gutunac iscribatuac içan ciren, Mardoqueoc nahi içan çuen beçala, Juduei, eta Indietaric Ethiopiarainoco seietan hogoi eta çazpi herrialdeen buruco ciren buruçagui, aitzindari eta juieei, eta herrialde bakotchari, jendaqui bakotchari eta Juduei, ceini bere minçaia eta letraz, oroc iracur eta adi cetzaztençat.

10 Eta erregueren icenean igorcen ciren gutun horiec haren erreztunaz joac içan ciren eta bidaliac lasterreguile batzuez, ceinec herrialde guciac gaindi laster eguinez, gutun çaharrac aitzin cetzaztençat guerozticaco berriez.

11 Erreguec manatu çaroten Juduen gana goan citecen hiri bakotchean, eta batera bilaraz cetzazten beren bicien çain egoteco, beren etsai gucien hilceco eta xahutzeco hequien emazte, haur eta etcheequin, eta hequien buluzquinez jabetzeco.

12 Eta herrialde gucietan egun bat içan cen eçarria asperraldi horrençat, erran nahi da adar deitzen den hamabigarren hilabetheco hamahirugarren eguna.

13 Eta hau cen gutun harec çaducana, jaquina içan cedin erregue Asueroren azpico ciren lur eta populu gucietan, Juduac beren etsaietaric aspercunde atheratzera abian cirela.

14 Eta lasterreguileac ilki ciren berrien çalhuqui eramatera, eta erregueren erabaquia Susanen afixatua içan cen.