1 Beraz hamabigarren hilabethean, aitzinean erran dugunaz adar deitzen cenean, hamabirugarren egunean, noiz-etare Juduen hilceco bideac harcen baitzituzten, eta hequien etsaiac odolari hirricatuac baitzauden, Juduac aitzitic hasi ciren nausitzen eta beren ixterbeguietaric aspercen.
2 Eta bildu ciren hiri, herri eta leku gucietan, escuaren hedatzeco beren etsai eta jaçarleen gainera. Eta nihor etzitzaioten buru eguitera ausartatu, ceren hequien handitasunaren beldurrac hartu baitzituen populu guciac;
3 Ecic herrialdeetaco juie, buruçagui, aitzindari, eta lekuetan eta lanetan cerbait cargu çuten guciec alchatzen cituzten Juduac Mardoqueoren beldurrez,
4 Ceina jaureguico buruçagui eta ahal handitan cela eçagutu baitzuten. Haren icenaren aiphua ere egun oroz handituz eta ahotic ahora cihoan.
5 Hargatic Juduec sarrasqui handiz jo cituzten beren etsaiac, eta hil cituzten, hequiei bihurtuz heriotze bat ceina berei emateco bideac hartu baitzituzten;
6 Hambatetaraino non Susanen berean hil baitzituzten borz ehun guiçon, eta berçalde Aman Agagtar Juduen etsaiaren semeac, ceinen icenac hauquiec baitira:
7 Pharsandatha, Delpbon, Esphatha,