27 Juduec berençat, beren ondocoençat eta beren erliyioneari batu nahi içan ciren guciençat erabaqui çuten orduan jasan eta guero gambiatuac içan ciren gucien orhoitzapena, nihor etzadiençat haiçu içan egun hequiec bestatu gabe iragaitera, liburu hunec lekucotasun ematen duen beçala, eta urtheac urthea ekarcen duelaric, bethi eguiten den beçala.
28 Hequiec dira egunac behinere orhoitzapenetic galduco ez direnac, eta herrialde guciec, guiçaldi oroz bestatuco dituztenac lurraren hedadura gucian; eta ez da hiriric ceinetan phurimetaco egunac, erran nahi da çortetacoac, beguiratuac ez baitira Juduez eta hequien ondoregoaz, ceina ceremonia hequien eguimbidearen azpian baita.
29 Eta Abihailen alaba Esther erreguinac eta Mardoqueo Juduac bigarren gutun bat ere iscribatu çuten, egun hura artha oso batequin içan cedinçat ondocoen ondoco bestatua.
30 Eta erregue Asueroren sei hogoi eta çazpi herrialdeetan egoten ciren Judu guciei igorri çaroten, içan ceçatençat baquea, eta onhets ceçaten eguia,
31 Çortetaco egunac beguiratuz, eta beren orduan bozcarioz bestatuz. Mardoqueoc eta Estherrec manatu beçala, Juduec eguimbidea hartu çuten berençat eta beren haurrençat beguiratzeco barurac, oihuac eta çortetaco egunac,
32 Eta Estherrena deitzen den liburu huntaco istorioan iduquiac direnac oro.