9 Phermestha, Arisai, Aridai eta Jeçatha.
10 Hequiec hil ondoan, etzuten hequien içanetaric harrapaquinic uquitu nahi içan.
11 Susanen hilac içan cirenen nombrea berehala eramana içan citzaioen erregueri,
12 Ceinac erreguinari erran baitzaroen: Juduec Susango hirian hil dituzte borz ehun guiçon, eta Amanen hamar semeac berçalde. Cembateco sarrasquia daducaçu eguin behar duten herrialde orotan? Cer galdatzen duçu guehiago eta cer nahi duçu mana deçadan eguin dadien?
13 Estherrec ihardetsi çaroen: Erregueren gogaraco bada, Juduei eman bequiote, egun Susanen eguin dutenaren, bihar ere eguiteco escua, eta Amanen hamar semeac içan beitez habetaric urkatuac.
14 Eta erreguec manatu çuen hala eguin cedin. Eta berehala erabaquia içan cen Susanen afixatua, eta Amanen hamar semeac içan ciren dilindan eçarriac.
15 Adarreco hilabethearen hamalaugarren egunean, bilduric, Juduec Susanen hil cituzten hirur ehun guiçon; bainan etzuten hequien onic uquitu.