14 ea neure jatorrikoen jelosia pizten dudan eta haietako batzuen batzuk salbatzen ditudan.
15 Israeldarrak baztertzetik munduari Jainkoarekin baketzea etorri baldin bazaio, zer ote datorke Jainkoak berriro haiek onartzetik? Heriotzatik bizira etortzea izango litzateke hori!
16 Gainera, lehen opilak Jainkoari sagaratuak badira, baita oraldi osoa ere, eta sustraia sagaratua bada, baita adarrak ere.
17 Bai, adar batzuk moztu dizkio Jainkoak Israeli, eta moztu gabekoen artean zu txertatu, basaolibondo zaren hori; horrela, haiekin batera, olibondoaren sustraitik datorren izerdian partaide gertatu zara.
18 Baina ez harrotu adar moztuen lepotik. Eta harrotzeko tentazioa baduzu, izan gogoan ez diozula zuk eusten sustraiari, sustraiak zuri baizik.
19 Zuk esan dezakezu: «Ni txertatzeko moztu zituen Jainkoak adarrok».
20 Hala da, beren sinesmen-ezagatik moztu zituen, eta zuk zeure sinesmenagatik irauten duzu; ez izan, beraz, harro, eta ibili kontuz.