32 Jainkoak errebelde izaten utzi baitzien gizon-emakume guztiei, denei erruki izateko.
33 Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakinduria eta ezaguera! Bai aztergaitzak beraren erabakiak eta sumaezinak haren bideak!
34 Nork ezagutu du Jaunaren pentsamendua? Nor izan da haren aholkulari?
35 Nork eman dio hari lehenengo, gero hark itzuli behar izateko?
36 Berarengandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta berarentzat. Aintza berari betiere! Amen.