2 handia da nire nahigabea, etengabea nire bihotzaren mina.
3 Ni neu madarikatua izatea —Kristorengandik aldendua izatea— ere onartuko nuke, baldin eta hori nire odoleko senideen onerako balitz.
4 Israelen ondorengo dira eta Jainkoak seme-alabatzat hartu zituen; beraiek dituzte Jainkoaren presentzia aintzatsua, itunak, legea, kultua eta agintzariak;
5 beraienak dira arbasoak eta, giza jatorriari dagokionez, beraiengandik dator Kristo, gauza guztien gainetik dagoen Jainkoa. Bedeinkatua izan bedi menderen mendetan! Amen.
6 Ez du, ez, huts egin Jainkoaren hitzak. Gertatzen dena da Israelen jatorriko guztiak ez direla benetako Israel herri,
7 ezta Abrahamen jatorriko guztiak ere Abrahamen benetako seme-alaba. Jainkoak esan zion Abrahami: Isaaken bidez izango dituzu ondorengoak.
8 Honek esan nahi du, ez duela giza sortzeak Jainkoaren benetako seme-alaba egiten, baizik eta Jainkoaren agintzariaren arabera sortuak direla Abrahamen benetako ondorengoak.