22 Jainkoak bere haserrea erakutsi eta indarra azal zezakeen, nahi izanez gero, baina eroapen handiz jasan zituen zigorra merezi zutenak eta hondatuak izateko zeudenak.
23 Horrela erakutsi nahi izan zuen zein eskuzabal zen errukiz hartu zituenekin, bere aintza azaltzeko aukeratu zituenekin.
24 Hauen artean gaude gu ere, Jainkoak juduen artetik ez ezik, jentilen artetik ere deituok.
25 Hori da Oseasen liburuan esaten dena: «Ez-nire-herria»ri «Zu-nire-herria» esango diot; eta «Ez-maitea»ri «Maitea» .
26 Eta, «Zuek ez zarete nire herria» esan beharrean, «Jainko biziaren seme-alaba» deituko ditu Jainkoak.
27 Isaiasek, berriz, hau dio Israeli buruz: Israeldarrak itsasoko hondarrak bezain ugariak izango balira ere, bakar batzuk besterik ez dira salbatuko.
28 Beteko du erabakia Jaunak, oso-osorik eta luzapenik gabe bete ere lurrean.