29 Baina Isaiasek beste hau ere esan zuen aurrez: Jaun ahalguztidunak gutariko batzuk bizirik utzi ez balitu, Sodomaren eta Gomorraren azkena izango genukeen guk ere.
30 Eta zer dugu honen ondorio? Jentilek, Jainkoaren onespena bilatzen saiatu gabe, Jainkoaren onespena iritsi zutela, fedeaz iristen den onespena, alegia.
31 Israelek, berriz, Jainkoaren onespena emango zion legea betetzen saiatu arren, ez zuen helburua iritsi.
32 Eta hori zergatik? Fedean oinarritu beharrean, egintzetan oinarritu zirelako. Horrela, behaztopa-harrian egin zuten estropezu,
33 Liburu Santuak dioen bezala: Hona nik Sionen behaztopa-harria ipini, erorarazteko harkaitza. Baina harengan sinesten duenak ez du huts egingo. # Hona… Is 281 P 2