1 Teofilo agurgarria, askok ekin diote gure artean izan diren gertakarien historia idazteari,
2 hasieran begizko testigu eta gero berri onaren predikari izandakoek jakinarazi digutenaren arabera.
3 Neuri ere on iruditu zait dena bere harian zuretzat idaztea, hasieratik guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren,
4 jaso dituzun irakaspenak zein finkatuak dauden ikus dezazun.
5 Herodes Judeako erregearen garaian, bazen Zakarias zeritzan apaiz bat, Abiaren apaiz-sailekoa; haren emaztea, Elisabet, Aaronen ondorengoa zen.
6 Zintzoak ziren biak Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta legeak huts egin gabe betez bizi ziren.