33 Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango.
34 Mariak esan zion aingeruari:—Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?
35 Aingeruak erantzun zion:—Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote.
36 Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena;
37 Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.
38 Orduan, esan zuen Mariak:—Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.Eta aingeruak utzi egin zuen.
39 Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin-arin,