6 Zintzoak ziren biak Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta legeak huts egin gabe betez bizi ziren.
7 Ez zuten haurrik, Elisabet agorra baitzen, eta urteetan aurreratuak biak.
8 Behin batean, Zakarias apaiz-zerbitzua egiten ari zen tenpluan Jainkoaren aurrean, bere apaiz-sailaren txanda baitzen.
9 Apaizen ohituren arabera, berari egokitu zitzaion Jaunaren santutegira sartzea intsentsua eskaintzeko.
10 Herri guztia kanpoan zegoen otoitzean, intsentsua eskaintzen zen bitartean.
11 Hartan, Jaunaren aingeru bat azaldu zitzaion Zakariasi, intsentsu-aldarearen eskuinean zutik.
12 Hura ikustean, ikaratu egin zen Zakarias eta beldurrak hartu zuen.