64 Bat-batean, mihia askatu zitzaion Zakariasi, eta berriro hitz egiten eta Jainkoa goresten hasi zen.
65 Auzoko guztiak beldurrak hartu zituen, eta Judeako mendialde guztian zabaldu zen gertatuaren berri.
66 Entzuten zuten guztiek beren baitarako esaten zuten: «Zer izango ote da ume hau?» Zeren Jauna lagun baitzuen.
67 Zakarias, haurraren aita, Espiritu Santuaz beterik, profeta bezala mintzatu zen, esanez:
68 «Bedeinkatua Jauna,Israelen Jainkoa,bere herriarengana etorrieta askatu duena!
69 Salbatzaile indartsua sortu digubere zerbitzari Davidenondorengoen artean.
70 Hala hitzemana zuen antzinatikbere profeta santuen ahoz: