14 Horregatik, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino.
15 Eta zu, Kafarnaum, «zeruraino altxatuko al zara? Lurraren barreneraino eroriko zara!
16 «Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit, eta zuek onartzen ez zaituztenak, ni ez nau onartzen; ni onartzen ez nauenak, berriz, bidali nauen hura ez du onartzen».
17 Hirurogeita hamabi ikasleak poz-pozik itzuli ziren, eta esan zioten Jesusi:—Jauna, deabruak ere menpean jartzen zaizkigu zure izena aipatzean.
18 Jesusek esan zien:—Tximista bezala zerutik erortzen ikusi dut Satanas.
19 Begira, sugeak eta eskorpioiak zapaltzeko eta etsaiaren indar guztiak menderatzeko ahalmena eman dizuet, eta ezin izango dizue ezerk kalterik egin.
20 Halaz guztiz ere, ez poztu espirituak menpean jartzen zaizkizuelako; poztu, bai, zuen izenak zeruan idatzirik daudelako.