2 Eta esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara.
3 «Zoazte! Bildotsak otso artera bezala bidaltzen zaituztet.
4 «Ez eraman poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten.
5 Edozein etxetan sartzen zaretela, esazue lehenbizi: “Bakea etxe honetakoei”.
6 Han bakezalerik baldin badago, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, hutsean geldituko da zuen agurra.
7 Geldi zaitezte etxe berean, eta jan eta edan daukatenetik, zor baitzaio langileari bere saria. Ez ibili etxez etxe.
8 «Herriren batean sartu eta ongi hartzen bazaituztete, jan jartzen dizuetenetik,