25 Orduan, lege-maisu batek jaiki eta azpikeriaz galdetu zion:—Maisu, zer egin behar dut ondaretzat betiko bizia jasotzeko?
26 Jesusek esan zion:—Zer dago idatzia Moisesen legean? Zer irakurtzen duzu?
27 Hark erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, indar guztiz eta adimen guztiz. Eta lagun hurkoa zeure burua bezala.
28 Jesusek erantzun zion:—Ederki erantzun duzu. Bete hori eta bizia izango duzu.
29 Baina lege-maisuak, bere galdera bidezkoa zela adierazi nahirik, galdetu zion Jesusi:—Eta nor da nire lagun hurkoa?
30 Jesusek erantzun zion:—Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz eta lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utziz.
31 Apaiz bat gertatu zen, hain zuzen, bide hartan behera, eta, gizona ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen.