5 Edozein etxetan sartzen zaretela, esazue lehenbizi: “Bakea etxe honetakoei”.
6 Han bakezalerik baldin badago, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, hutsean geldituko da zuen agurra.
7 Geldi zaitezte etxe berean, eta jan eta edan daukatenetik, zor baitzaio langileari bere saria. Ez ibili etxez etxe.
8 «Herriren batean sartu eta ongi hartzen bazaituztete, jan jartzen dizuetenetik,
9 sendatu bertako gaixoak eta esaiezue: “Gainean duzue Jainkoaren erregetza”.
10 Baina herriren batean sartu eta onartzen ez bazaituztete, irten plazara eta esan:
11 “Oinetan itsatsi zaigun zuen herriko hautsa ere hor astintzen dizuegu. Dena dela, jakin ezazue gainean duzuela Jainkoaren erregetza”.