11 «Ba ote da zuen artean aitarik, semeak arraina eskatu eta arrainaren ordez sugea emango dionik?
12 Edo arrautza eskatu eta eskorpioia emango dionik?
13 Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez die zeruko zuen Aitak Espiritu Santua emango eskatzen diotenei?»
14 Behin batean, gizon bat mututurik zeukan deabrua botatzen ari zen Jesus. Deabrua ateratzean, mutua hizketan hasi zen, eta jendea harriturik gelditu zen.
15 Alabaina, batzuek zioten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak».
16 Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoarengandiko seinale bat eskatzen zioten.
17 Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta esan zien: «Bere baitan zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da eta etxea etxearen gainera eroriko.