15 Alabaina, batzuek zioten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak».
16 Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoarengandiko seinale bat eskatzen zioten.
17 Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta esan zien: «Bere baitan zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da eta etxea etxearen gainera eroriko.
18 Hain zuzen, Satanas ere bere baitan zatiturik badago, nola iraun dezake haren erreinuak? Nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen ditudala baitiozue zuek.
19 Baina nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile.
20 Deabruak Jainkoaren indarrez botatzen baditut, ordea, argi dago Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela.
21 «Gizon indartsu batek, armaturik, bere jauregia zaintzen duen bitartean, seguru dauzka bere ondasunak.