2 Jesusek esan zien: «Otoitz egitean, esazue:«Aita,agertu santu zeure izena,etorrarazi zeure erregetza;
3 emaguzu egunean eguneko ogia,
4 eta barkatu gure bekatuak,guk ere zor diguten guztieibarkatzen baitiegu,eta ez utzi gu tentaldian erortzen».
5 Gero, esan zien: «Eman dezagun zuetako batek adiskide bat duela eta gauerdian datorkiola, esanez: “Adiskidea, emazkidak hiru ogi, bihurtuko ditiat eta;
6 lagun bat etorri zaidak bidaian eta ez zeukaat ezer eskaintzeko”.
7 Eman dezagun besteak barrutik erantzuten diola: “Utz nazak bakean, atea itxia zegok eta haurrak eta neu oheratuak; ezin naitekek ematera jaiki”.
8 Hona nik esan: Adiskidea duelako ez bada ere, aspergarri izan ez dakion behintzat, jaiki eta eman egingo dio behar duena.