20 Deabruak Jainkoaren indarrez botatzen baditut, ordea, argi dago Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela.
21 «Gizon indartsu batek, armaturik, bere jauregia zaintzen duen bitartean, seguru dauzka bere ondasunak.
22 Baina indartsuago batek eraso eta menderatzen badu, segurantza ematen zioten armak kendu eta hari harrapatutako gauzak banatu egingo ditu.
23 «Nire alde ez dagoena nire kontra dago, eta nirekin biltzen ez duena sakabanatzen ari da.
24 «Espiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina, aurkitzen ez duelarik, bere buruari esaten dio: “Noan berriro, atera nintzeneko neure etxera”.
25 Iristean, etxea garbitua eta apaindua aurkitzen du.
26 Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da».