34 Begia duzu gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik duzunean, zure gorputz osoa ere argitan dabil. Begia gaixo duzunean, ordea, zure gorputz osoa ere ilunpetan dabil.
35 Begira, bada, zure barruan argi behar lukeena ez dadin ilun gerta.
36 Beraz, goitik beheraino argitan bazaude, inongo ilunperik gabe, kriseiluak bere distiraz argitzen zaituenean bezala zara argitsu».
37 Jesusek hitzaldia amaitu zuenean, fariseu batek bere etxean bazkaltzera gonbidatu zuen. Jesus sartu eta mahaian jarri zen.
38 Fariseua harriturik gelditu zen bazkal aurretik eskuen garbikuntzarik ez zuela egin ikustean.
39 Orduan, Jaunak esan zion: «Zuek, fariseuok, edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, zeuek barrutik lapurretaz eta txarkeriaz beteak zaudeten bitartean!
40 Burugabeok halakook! Ez ote du kanpokoa egin zuenak berak egin barrukoa ere?