42 «Ai zuek, fariseuok! Barazki kaskarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta zuzenbidea eta Jainkoaren maitasuna, berriz, alde batera uzten. Hauek bete behar zenituzkete, haiek utzi gabe.
43 Ai zuek, fariseuok! Sinagogetan lehenengo aulkiak eta plazetan jendearen agurrak maite dituzue.
44 Ai zuek! Ikusten ez diren hilobiak bezala zarete, jendea oharkabean haien gainetik baitabil».
45 Orduan, lege-maisu batek esan zion:—Maisu, horrela hitz eginez, guri ere irain egiten diguzu.
46 Jesusek erantzun zion:—Ai zuek ere, lege-maisuok! Eramanezineko zamak leporatzen dizkiezue besteei, eta zeuek atzamar batez ere ukitu ez.
47 «Ai zuek, zeuen gurasoek hildako profetei hilarriak jasotzen dizkiezuenok.
48 Horrela, gurasoek egindakoarekin ados zaudetela aitortzen duzue; zeren haiek hil egin zituzten profetak, eta zuek hilarriak jasotzen dizkiezue.