44 Ai zuek! Ikusten ez diren hilobiak bezala zarete, jendea oharkabean haien gainetik baitabil».
45 Orduan, lege-maisu batek esan zion:—Maisu, horrela hitz eginez, guri ere irain egiten diguzu.
46 Jesusek erantzun zion:—Ai zuek ere, lege-maisuok! Eramanezineko zamak leporatzen dizkiezue besteei, eta zeuek atzamar batez ere ukitu ez.
47 «Ai zuek, zeuen gurasoek hildako profetei hilarriak jasotzen dizkiezuenok.
48 Horrela, gurasoek egindakoarekin ados zaudetela aitortzen duzue; zeren haiek hil egin zituzten profetak, eta zuek hilarriak jasotzen dizkiezue.
49 Zerbaitengatik esan zuen Jainkoak bere jakindurian: “Profetak eta apostoluak bidaliko dizkiet eta batzuk hil eta besteak erasoka erabiliko dituzte”.
50 Baina Jainkoak munduaren hasieratik isuri den profeta guztien odolaren kontuak eskatuko dizkio gizaldi honi: