49 Zerbaitengatik esan zuen Jainkoak bere jakindurian: “Profetak eta apostoluak bidaliko dizkiet eta batzuk hil eta besteak erasoka erabiliko dituzte”.
50 Baina Jainkoak munduaren hasieratik isuri den profeta guztien odolaren kontuak eskatuko dizkio gizaldi honi:
51 hasi Abelen odoletik, eta aldaretik santutegia bitartean hil zen Zakariasen odoleraino. Bai, egia esan, gizaldi honi eskatuko dizkio kontuak Jainkoak.
52 «Ai zuek, lege-maisuok, jakintzaren ateko giltzaren jabe egin zaretenok. Zeuek ez zarete sartu eta sartu nahi zutenei ez diezue utzi».
53 Handik atera zenean, gupidarik gabe eraso zioten lege-maisuek eta fariseuek, handik eta hemendik galdezka,
54 ea erantzun okerren batean harrapatzen zuten.