14 Zorionekoa zu orduan, ez baitute zuri ordaintzerik! Zintzoak piztuko direnean jasoko duzu ordaina».
15 Hitz hauek entzutean, mahaikide batek esan zion Jesusi: «Zorionekoa Jainkoaren erreinuko otorduan parte hartuko duena!»
16 Jesusek erantzun zion: «Gizon bat afari handi bat ematekoa zen eta jende asko gonbidatu zuen.
17 Afarikoan, morroia bidali zuen gonbidatuei esatera: “Etorri, dena gertu dago eta”.
18 Baina bata bestearen ondoren denak aitzakiak jartzen hasi ziren. Lehenengoak esan zion: “Soroa erosi dut, eta ikustera joan behar dut; barkatu, arren”.
19 Beste batek, berriz: “Bost idi-pare erosi ditut, eta probatzera joan behar dut; barkatu, arren”.
20 Eta hurrengoak: “Ezkondu berria naiz eta ez naiteke joan”.