15 Hitz hauek entzutean, mahaikide batek esan zion Jesusi: «Zorionekoa Jainkoaren erreinuko otorduan parte hartuko duena!»
16 Jesusek erantzun zion: «Gizon bat afari handi bat ematekoa zen eta jende asko gonbidatu zuen.
17 Afarikoan, morroia bidali zuen gonbidatuei esatera: “Etorri, dena gertu dago eta”.
18 Baina bata bestearen ondoren denak aitzakiak jartzen hasi ziren. Lehenengoak esan zion: “Soroa erosi dut, eta ikustera joan behar dut; barkatu, arren”.
19 Beste batek, berriz: “Bost idi-pare erosi ditut, eta probatzera joan behar dut; barkatu, arren”.
20 Eta hurrengoak: “Ezkondu berria naiz eta ez naiteke joan”.
21 Honen guztiaren berri nagusiari ematera itzuli zen morroia. Etxeko nagusia biziki haserretu zen eta morroiari esan zion: “Hoa bizkor herriko plaza eta kaleetan barrena, eta ekarri hona behartsu, elbarri, itsu eta herrenak”.