21 Honen guztiaren berri nagusiari ematera itzuli zen morroia. Etxeko nagusia biziki haserretu zen eta morroiari esan zion: “Hoa bizkor herriko plaza eta kaleetan barrena, eta ekarri hona behartsu, elbarri, itsu eta herrenak”.
22 «Geroago, morroiak esan zion: “Egin dut, jauna, zuk agindua, eta oraindik badago tokia”.
23 Orduan, nagusiak esan zion: “Hoa bidez bide eta bazterrik bazter eta sarrarazi jendea barrura, etxea bete dakidan.
24 Egia esan, gonbidatu haietako batek ere ez du nire afaria dastatuko”».
25 Jende-talde handiak zihoazen Jesusekin; honek, beraiengana itzulirik, esan zien:
26 «Norbaitek nirekin etorri nahi badu eta ez banau ni bere aita-amak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak eta bere burua ere baino maiteago, ez daiteke izan nire ikasle.
27 Bere gurutzea hartu eta nire ondoren ez datorrena ez daiteke izan nire ikasle.