30 esanez: “Honako hau eraikitzen hasi huen eta ezin izan dik amaitu”.
31 «Edo zein erregek, beste baten kontra gerrara joan nahi badu, ez du aldez aurretik eseri eta begiratzen, ea hamar mila gizon aski dituen hogei milarekin kontra datorkionari aurre egiteko?
32 Eta ezetz ikusten badu, bestea oraindik urruti dela, mandatariak bidaliko dizkio bakea eskatuz.
33 «Era berean, zuetako inor ez daiteke izan nire ikasle, dituen guztiei uko egiten ez badie.
34 «Bai, gauza ona da gatza; baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro?
35 Ez litzateke gauza ez lurrerako, ez ongarritarako; kanpora botako litzateke. Ulertzeko gauza denak uler beza».