1 Zergalari eta bekatari guztiak Jesusengana bildu ohi ziren hari entzutera,
2 eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean ari ziren esanez: «Horrek harrera ona egiten die bekatariei, baita beraiekin jan ere!»
3 Jesusek parabola hau esan zien:
4 «Zuetako nor, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez da, beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galduaren bila joaten aurkitu arte?
5 Eta aurkitzen duenean, lepoan hartzen du poz-pozik
6 eta, etxeratzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdutako ardia!”
7 Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du bihozberritzen den bekatari batengatik, bihozberritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino.