3 Jesusek parabola hau esan zien:
4 «Zuetako nor, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez da, beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galduaren bila joaten aurkitu arte?
5 Eta aurkitzen duenean, lepoan hartzen du poz-pozik
6 eta, etxeratzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdutako ardia!”
7 Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du bihozberritzen den bekatari batengatik, bihozberritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino.
8 «Edota zein emakumek, zilarrezko hamar txanpon izan eta bat galtzen bazaio, ez du, kriseilua pizturik, etxea garbitu eta galdu zaion txanpona ardura guztiaz bilatzen aurkitu arte?
9 Eta, aurkitzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdua nuen txanpona!”