9 Eta, aurkitzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdua nuen txanpona!”
10 Egia esan, berdin pozten da Jainkoa ere bere aingeruekin bihozberritzen den bekatari batengatik».
11 Gainera, esan zien: «Gizon batek bi seme zituen.
12 Gazteenak esan zion aitari: “Aita, emadazu dagokidan senipartea”. Eta aitak ondasunak banatu zizkien.
13 «Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan.
14 Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen.
15 Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain.