10 Zuek ere berdin: agindu zaizuen guztia egin eta gero, esan: “Morroi gizagaixo batzuk gara; egin behar genuena besterik ez dugu egin”».
11 Jerusalemera bidean, Samarian eta Galilean barrena zihoan Jesus.
12 Herri batean sartzerakoan, hamar legendun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik,
13 deiadarka esan zioten:—Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!
14 Jesusek, ikustean, esan zien:—Joan eta azaldu apaizengana.Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren.
15 Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli
16 eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera.