26 «Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen garaian ere.
27 Jan-edanean ziharduen jendeak, eta ezkondu egiten ziren, Noe ontzian sartu zen arte; baina etorri zen uholdea eta denak galdu zituen.
28 «Gauza bera gertatu zen Loten garaian ere: jan eta edan, saldu eta erosi, landatu eta eraiki egiten zuen jendeak;
29 baina Lot Sodomatik atera zen egunean, su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen.
30 «Hala gertatuko da Gizonaren Semea agertuko den egunean ere.
31 Egun hartan, etxe gainean dagoena eta bere gauzak etxean dituena ez bedi hartzera jaits; era berean, soroan dena ez bedi atzera itzul.
32 Oroitu Loten emazteaz.