29 baina Lot Sodomatik atera zen egunean, su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen.
30 «Hala gertatuko da Gizonaren Semea agertuko den egunean ere.
31 Egun hartan, etxe gainean dagoena eta bere gauzak etxean dituena ez bedi hartzera jaits; era berean, soroan dena ez bedi atzera itzul.
32 Oroitu Loten emazteaz.
33 «Bere bizia segurtatu nahi duenak galdu egingo du; galtzen duenak, berriz, onik aterako du.
34 Egia esan, gau hartan bi egongo dira ohe berean: bata eraman eta bestea utzi egingo dute.
35 Bi emakume ariko dira batera ehotzen: bata eraman eta bestea utzi egingo dute». (