7 «Emazue zuetako batek morroi bat duela soro-lan edo artzaintzarako. Morroia etxeratzean, “Hator berehala mahaira” esaten ote dio?
8 Ez ote dio beste hau esaten: “Presta iezadak afaria, jantzi amantala eta zerbitza nazak, nik afaldu bitartean; ondoren, afalduko duk hik”?
9 Morroiari esker ona zor ote dio agindua bete duelako?
10 Zuek ere berdin: agindu zaizuen guztia egin eta gero, esan: “Morroi gizagaixo batzuk gara; egin behar genuena besterik ez dugu egin”».
11 Jerusalemera bidean, Samarian eta Galilean barrena zihoan Jesus.
12 Herri batean sartzerakoan, hamar legendun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik,
13 deiadarka esan zioten:—Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!