19 Jesusek erantzun zion:—Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik.
20 Badakizkizu aginduak: Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ohoratu aita-amak.
21 Hark, orduan:—Gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia.
22 Hori entzutean, Jesusek esan zion:—Gauza bat falta zaizu oraindik: saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.
23 Hitz hauek entzutean, guztiz atsekabetu zen handikia, oso aberatsa baitzen.
24 Jesusek, handiki hura hain atsekabetua ikusirik, esan zuen:—Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!
25 Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.