38 Orduan, deiadarka hasi zen:—Jesus, Daviden Semea, erruki zakizkit!
39 Aurretik zihoazenek gogor egiten zioten, isil zedin; baina hark areago oihu:—Daviden Semea, erruki zakizkit!
40 Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zuen. Hurbildu zenean, galdetu zion:
41 —Zer nahi duzu niregandik?Hark erantzun:—Berriro ikustea, Jauna!
42 Jesusek esan zion:—Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu.
43 Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan, Jainkoa goretsiz. Eta herri osoak, gertatua ikusirik, Jainkoa goratu zuen.